Autobus ordutegiak egokitu dira berriro
Bizi dugun egoera berezi honetan, beste behin egokitu du Arabako Foru Aldundiak autobus zerbitzuaren ordutegia.
Horrela, apirilaren 22tik aurrera ordutegi berriak daude indarrean. Ugarituko dira zerbitzuak, izan ere orain arte %30ak bakarrik funtzionatu du eta aurrerantzean %50era igoko dira.