Aurtengo Santa Ageda ospakizuna aldaketekin dator!

Aurten Santa Ageda batzearekin aurrera egitea erabaki dute antolatzaileek, eta dagoeneko hasi dira lanean. Otsailaren 5ean ospatuko da, eta aldaketa batzuk egin dituzte, pandemia dela eta.

Adibidez, ensaioak aire librean egingo dira eta Santa Ageda bezperan auzoz-auzo egingo da batzea.

Honela aurkeztu dute eta luzatu dute gonbidapena:

«Ohitura zaharrak matendu asmoz

auzorik auzo kantatzen

eztarri gozoz ta umore onez

gatoz Santa Ageda batzen»

Aurten be herriko baserri eta kaliek kopla eta kantuz beteteko asmoz gatoz herriko zenbait eragile: Aramaixoko Bertso Eskola, Papargorri Abesbatza, Triki Kalejira Trikitixa Eskola eta Alaiak Jubilatu Elkartea.

Bizi dogun osasun egoera dala eta, aurten aldaketa batzuk izango dittu urteroko zitak hala ere:

  1. Ensaiuek udaletxeko arkupeien izengo die: urtarrilak 27 eta otsailak 3en, 19:00etan.
  2. Goizez bakarrik izengo da Santa  Ageda, eta  aurten ez da bazkairik egongo. Betiko bi ibilbidiez gain, kalekue be goizien eingo dou. Horretarako, hiru talde osatuko dittugu.

Santa Ageda

📆 Otsailak 5 –  9:30 📌 Plazan

Eman izena 👉 www.labur.eus/santaageda helbidean

 

Albiste gehiago