Aurtengo Bikoizketa Lehiaketa be arrakastatsua!

16 talde animatu dira pelikula pasarte bat bikoizten eta primeran egin dute oraingoan be. Gehienak eskolako ikasleak izan dira eta helduen kategorian bi bikote aritu dira.

Umeen kategorian bi taldek jaso dute saria, bakoitzak 75 eurotako bonoa. Helduen kategorian puntuazio berdina jaso dutenez bi taldeek, bakoitzak irabazki du 80 eurotako bonoa Aramaion gastatzeko. Zorionak!

Epaimahai bezala Iurgi Etxebarria eta Oihana Ameskua aritu dira.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

 

Albiste gehiago