Aurten ez dira ondo garbitu bide ertzetako sastrakak

Uztaila amaieran egiten diren udal bide ertzetako sastrakak kentzeko lanak ez dira ondo egin. Udalak ez daki zer gertatu den, izan ere azken urteotan lan hori egin duen enpresa berak egin ditu aurten ere, baina ez dira kendu sastrakak eta bide batzuetatik ez dira pasatu.

Auzo-alkateekin lantzen ari da udala kontu hau, jasotzeko zer egin den txarto eta zer utzi duten egin gabe. Orduan eskatzen da auzoalkateei komentatzea gai honen ingurukoak edo kaletarren kasuan udalera deitzeko zuzenean. Horrela inzidentzia guztiak jaso eta esleituko enpresari bere lana ondo egitea eskatuko zaio.

 

Albiste gehiago →