Aurten ez da Santa Ageda batuko

Azken urteotan Santa Ageda batzen irten izan diren taldeek aurtengoa bertan behera uztea erabaki dute:

«Dakizuenez, azken urteotan, urtero antolatu dugu Santa Ageda batzea Aramaixoko Bertso Eskolak, Trikitixa Elkarteak, eta Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzek. Aurten, bizi dugun egoera ikusita, ekitaldia ez antolatzea erabaki dugu.

Datorren urtean indar eta umore bikoitzarekin, eta eztarriak sano itzuliko gara, etxez-etxe eta baserriz-baserri kantuan egitera. Bitartean, ondo zaindu!»

Albiste gehiago →