Ate irekiak eguneko zentroa ezagutzeko

Aramaioko Lurgorri pasealekuan dagoen Eguneko zentroa bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da datorren irailaren 27an.

Egitaraua prestatu dute, 11etatik aurrera. Aurkezpena egingo dute, zentroa ezagutzeko bisita gidatua egingo dute eta erabiltzaile eta familien esperientziak ezagutzeko aukera egongo da.

Ekitaldiari bukaera egiteko Bixente Goikoetxea abesbatzaren emanaldia egingo da eta luntxa eskainiko da.

Zentroa ezagutzeko interesa duenak izena eman beharko du irailaren 23a baino lehen, udaletxera deituta edo email honetara idatzita: udala@aramaio.eus

 

Albiste gehiago →