Atal berria: gure berba eta kontuak

Aramaioko euskara, bertako euskalkia aberatsa da, hitz eta esamoldez, nahiz eta asko denborarekin galdu diren, batez ere baserri munduarekin lotuta daudenak.
Sail berria sortu dugu webgunean eta bertan hitz horiek berreskuratzeko ahalegina egingo dugu, ahalik eta informazioa osatuena landuz. Hala nola, hitza aurkeztu, esanahaia azaldu eta erabilerarako adibide batzuk ere eskainiko dira. Horrez gain, herrian gertatu edo kontatzen diren kontu eta istorio batzuk ere bertan bilduko ditugu.
Lehendabiziko hitza argitaratu dugu atal horretan, ezagutu nahi baduzu: Gure berba eta kontuak