Astelehenean irekiko da Foru Aldundiaren garraio dirulaguntzak eskatzeko epea

2022/2023 ikasturtean bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei zuzendutako dirulaguntza da, zehazki, unibertsitateko, batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasleei zuzendutakoa.

Arabako Foru Aldundiaren Gazteriaren Foru Erakundeak kudeatzen du laguntza, eta eskabidea egiteko epea ekainaren 12tik 30era artekoa da.

Informazio zabalagoa.