Astebururako dagoen elur prebisioa dela eta ohar garrantzitsua
Azken urteetan ez du ia elurrik egin gure inguruan, baina aurten dagoeneko bota du lehen elurtea, eta astebururako ere elur prebisioa dagoela eta, kontuan hartu beharreko ohar hau kaleratzen da:
Bideak garbitzeko metodoa
Foru Aldundiak Gorbeialdeko Kuadrillarekin 3 partikular lotuta ditu Aramaioko Foru Aldundiko bideak garbitzeko. Bat Oletan, bestea Barajuen/Azkoaga/Untzilla inguruan eta hirugarrena Uribarri,/Arexola/Etxaguen/Gantzaga zonaldean. Hauek herriaren onerako ari dira, beraz, ahal dela erraztu eta lagundu beraien lanean.
Udalari auzo barruak, Eguzkierripa, Ibarra eta gainontzeko udal bideak garbitzea dagokio. Orain arte, Foru Aldundiak kontratatuta dituen partikularren laguntzarekin eta udaletxeko pick up txikiarekin egin dira garbiketa lanak. Baina aste honetan apurtu egin da pick-up-a.
Egoera honen aurrean, alternatiba topatu da gutxienez asteburuan etorri daitezkeen elurrei aurre egiteko eta gainera Udalak hirugarren pertsona bat lotu du lan honetan laguntzeko. Hala ere, gerta liteke traktore handiak sartzen ez diren auzoren bateko bide estuak ezin garbitu izatea. Beraz, kontuan izan eta mugitu beharra baldin badago, kotxea bide printzipaletara hurbildu.
Larrialdirik sortuko balitz
Elurra izanda, edozein larrialdi sortuko balitz, anbulantzia beharra edo horrelakoren bat, jarri auzo-alkatearekin harremanetan eta bera jarriko da udalarekin harremanetan. Eta Ibarran gertatuz gero, jarri harremanetan bertan bizi diren zinegotziren batekin.
Ohar garrantzitsuak
Beraz, gauzak errazteko, hauek dira kontuan izan beharreko gomendio batzuk:
+ kotxeak ondo aparkatu, elurra kentzeko makinari lekua uzteko. Bereziki: Ibargoia, Nardeaga eta edozein bide ertzetan.
+ elurra kentzen dabiltzen pertsonak lagundu, eta beraien laguntza behar izatekoan, pazientzia eta sosegua eskatzen da. Izan ere, bide nagusietatik txikienetara eta lehentasunen arabera egingo dira garbiketa lanak.
+ gatz gutxi dagoela kontuan hartuta, Udalak gestionatuko du nola eta non banatu.
Gauzak ondo bideratzeko, denon ahalegina beharrezkoa da!