Asteburuan sua egin dute eskola azpian
Irudietan ikusten den bezala, eskola azpia errautsez beteta agertu da, norbaitek edo batzuek leku horretan asteburuan egindako suaren ondoren.
Arrastoak begi bistakoak dira: pareta eta lurra erreta, zakarontziak erreta…
Aramaioko Udalak ekintza hauek baztertu nahi ditu eta eskolaren azpian sua egiteak izan ditzakeen ondorioetaz ohartarazi nahi du.