Aste Santuetan be indarrean egongo den dekretua kontsultagai
Gaur martxoak 29, indarrean sartu dira Lurralde arteko Osasun Batzordeak autonomia erkidego guztietarako onartutako murrizketak. Erkidegoen arteko mugikortasunari, gaueko mugikortasunari eta eremu pribatuan zein publikoan egiten diren bilkurei eragiten diete.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 19 udalerri perimetralki itxita daude gaurtik, astelehen gauerditik, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua izateagatik. Halaber, herri horietako taberna eta jatetxeek barrualdeko zerbitzua murriztuta izango dute, eta ezingo dira 4 pertsonatik gora elkartu toki itxietan kirola egiteko.
Eusko Jaurlaritzak larunbatean argitaratu zuen gutxienez apirilaren 6ra arte itxita egongo diren udalerrien zerrenda, eta orduan eguneratuko dute.
Herri horietan, ostalaritzari dagokionez, taberna eta jatetxeek ordu jakinetan soilik ireki ahalko dituzte barrualdeak: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.
Dekretua osorik kontsultatu daiteke: 16_2021 Dekretua Lehedariarena_martxoaren 26koa