Asier del Campo eta Markel Arriolabengoa Zaramagako LI. Txapelketako irabazleak
Pasadan ostegunean, maiatzak 21, jokatu ziren Zaramagako Pilota Txapelketako finalak.

18:00etan gizonezko senior lehen mailako partidua hasi zen eta garaipena, Aramaioko Asier Del Campok eta Markel Arriolabengoak lortu zuten, Eibarko Ibarra eta Conde pilotarien aurka, 22-13 irabazita.
(Argazkia: Arabako Euskal Pelota elkartea)