Arriola-Arrikoiti bidea zabalik mantenduko da
Lehenago, abenduaren hasieran, lur-jausi bat gertatu zen Arriolatik Arrikoitira doan bidean. Eta orain berriro gertatu da lur-mugimendu handia Etxaguenen auzotik beherantz, eta lur asko etorri da.
Hala ere, Aramaioko Udalak beste teknikari batzuekin, geologoak tartean, egoera aztertu du gaur bertan eta momentuz erortzeko arriskurik ez dagoela ikusi du.
Horregatik, bidea zabalik mantenduko da eta egoerari jarraipena egingo zaio, bertatik bertara.