Arnasa Gara: ekitaldian eginiko argazkiak ikusgai

Pasa den azaroaren 29an ospatu genuen Aramaion Arnasa Gara ekitaldia.

Ekitaldi xumea baina ederra borobildu zen. Txema Abarrategik egin zuen hasierako olerkiaren irakurketa (bigarren bat ere sortu zuen propio ekitaldirako), Oihana Ameskua izan zen ekitaldiaren aurkezlea eta bere eskutik igo ziren eszenatokira hainbat herritar, euskararekin duten harremana kontatzeko.

Ondoren, Kartzela webserieko bi kapitulu ikusi genituen eta bi aktore ere ezagutu genituen, bertatik bertara.

Bukatzeko, taldeko argakia atera genuen eta bokadutxoaz ere gozatu genuen.

Argazkiak ikusi hemen: Arnasa Gara ekitaldia 2019

Albiste gehiago →