Arnasa Gara ekitaldia: azaroaren 29an

Arnasa Gara ekitaldia ospatuko da datorren azaroaren 29an Aramaion. Bertara gonbidatu dira herriko eragile desberdinak, beraiei esker baita Aramaio arnasgune.

Aramaio UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean dago eta euskararen arnasgune moduan identifikatuta dago.

Ekimen hau, euskararen alde lana egiten duten erakunde ezberdinek antolatzen dute, arnasguneak balioan jartzeko eta omentzeko.

Aramaio arnasgune bat ez litzateke izango guztion ahaleginik gabe, beraz, zentzuzkoa da pertsona, elkarte, eta bestelako eragileak gonbidatzea.

Egitaraua lotzen ari gara, baina sorpresa bat edo beste izango da, beraz, animatu eta etorri zu ere!!

Albiste gehiago →