Argi mozketak uztailaren 5ean

Datorren asteazkenean aldizkako argi mozketak egongo dira, Aramaioko Argindar Banatzaileak jakinarazi duenez. Hemen oharra:

«Uztailaren 5ean argindar instalakuntzaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko, hainbat esku-hartze egingo dira. Esku-hartzeak herri osoan eragingo du, Oletan izan ezik.

Esku-hartzea:

Goizean: 09:00 – 11:00  bitartean.

  • Argi hornidura gabe egongo dira Barajuen,Azkoaga, Zabola, Untzila,Suña, Altzaga eta Gureia auzoetan.
  • Aldizkako argi mozketak egingo dira Ibarra, Etxaguen, Gantzaga, Ibabe, Arexola, Arriola eta Uribarri auzoetan.

Goizean: 11:00 – 13:00  bitartean

  • Aldizkako argi mozketak egingo dira herri ososoan.

Hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko da.

Esku hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektronikoak deskonektatzea eta igogailuak ez erabiltzea gomendatzen da».

Oharra elebidun.