Argazkietatik bideoak sortzeko ikastaroa

Alaiak jubilatuen elkarteak bi egunetako ikastaroa antolatu du argazkietatik bideoak sortzen ikasteko. Maiatzaren 10ean saio teorikoa izango dute eta 11n praktikan jarriko dute ikasitakoa. Jubilatuen elkartean izango da, 17:00etatik 18:30era. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.