Argazki lehiaketako irabazleak
Aste honetan erabaki dira argazki lehiaketako irabazleak.
Euskara batzordeko kideak izan dira epaimahaian parte hartu dutenak eta horrez gain, Miren Aretxagaren aholkularitza izan dute. Miren Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari da.
Hauxe da erabakia:
- Irabazle nagusia: Izar Elorza Isazelaia
- Neguko irabazlea: Uxue Balantzategi
- Udazkeneko irabazlea: Eider Ballina Mondragon
- Udako irabazlea: Asier Castellano Velasco
- Udaberriko irabazlea: Ramon Ormaetxea
Hauez gain, beste argazki batzuekin osatuko da datorren urteko egutegia.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Argazki guztiak ikusteko: Argazki lehiaketa 2019