Argazki lehiaketako irabazleak jakitera eman dira

Azaroaren 4ean Udaletxeko argazki lehiaketako epaimahaia elkartu eta aurtengo argazki irabazleak aukeratu ziren. Aurten 64 argazki aurkeztu dira lehiaketara eta hauekin urtero bezala osatuko da 2023ko egutegia. Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzera animatu diren guztiei.

Hauek dira irabazleak:

SARI NAGUSIA: Julen Abarrategi Leza “Anboto lainoen gainetik”.

NEGUKO SARIA: Izar Elorza Isazelaia “Abenduko amillena”.

UDABERRIKO SARIA: Julen Axpe Alonso “Bidea zuzen”.

UDAKO SARIA: Ainara Inunziaga Ugarte “Gaueko argi zaratatsuak”.

UDAZKENEKO SARIA: Izar Elorza Isazelaia “Urriko pantaila”.

(ikusgai dago Julen Abarrategik aurkeztutakoa, sari nagusia eskuratu duena).