Argazki lehiaketa: urrian zehar epea zabalik dago
Urrian zehar zabalik dago argazkiak aurkezteko epea eta pendrive batean aurkeztu ahal izango dira udaletxean edo liburutegian. Argazki bakoitza identifikatuta egon beharko da (tokia, urtea…) eta baita egilearen datuekin ere. Gaia: Aramaio izango da.
Aramaioko udalak argitaratzen duen urteko egutegia ilustratzeko balioko dute argazki lehiaketatik jasoko diren argazkiak.
Sariei dagokionez, irabazle nagusiak 200 euroko saria jasoko dute eta, horrez gain, urtaro bakoitzeko argazki onenen egileek 100 euro jasoko dute.
Oinarriak osotasunean irakurtzeko:
Albiste gehiago →