EUSKARALDIA
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egiten ari gara Euskaraldiaren ariketa soziala eta aurten ere, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukera dugu.
Aramaioko entitateak
Aramaion 20 entitatek eman dute izena.
Taberna, establezimenduak, elkarteak... bat egin dute Euskaraldiarekin eta konpromisoa hartu dute 20 egunetako epean euskaraz aritzeko, bai barrura begira egingo dituzten ekintzetan zein herrira begira, kanpora begira egingo dituztenetan.
Euskaraldiak irauten duen bitartean, irudi berezia ikusiko dugu guztietan, nolabait bereizteko eta herritarrok jakiteko horiek guztiek euskaraz lasai aritzeko guneak direla.
Belarriprest edo Ahobizi
Aramaion 268 herritarrek eman dute izena. Gehienak ahobizi dira, 222 aramaioar, eta gainerako 46ak belarriprest.





















Sare sozialak
Modernizatu egin gara!
Aramaioko Euskaraldiak aktibatu berri du Instagram kontua. Bertan jasoko dira Euskaraldiarekin lotutako argazki eta bideoak eta beraien bitartez zabalduko da informazioa, notiziak,… Protagonistak herritarrak izango dira, izan ere helburua denon artean kontua elikatzea da, euskaraz eta euskaratik!
Hauxe da helbidea: https://www.instagram.com/aramaioeuskaraldia
Dagoeneko herritar askok onartu du jarraitzaile izateko gonbidapena!
Egon adi eta jarraitu zuk ere gure kanala!