Aramaixo Tropikala futbito taldeak garaipena lortu zuen domekan

Pasa den igandean jokatu zen Aramaion «División de Plata» kategoriako partidua. Aurrez aurre, Aramaixo Tropikala futbol kluba eta Bar Turismo taldeak.

Giro ederra bizi zen kiroldegian, herritar ugari hurbildu baitzen eta amaieran, emaitza etxekoen alde jarri zen: 5-2 garaipena lortuta.

Golegileak: Iñaki Molero (2 gol); Ekain Eriz, Jon Balanzategi, eta Asier del Campo.

Aurrera begira, kategoriako txapeldun izateko aukera izango du Aramaioko taldeak baldin eta hurrengo partidua irabaztea lortzen badu, Cafe Bidean taldearen kontra. Partidu eguna eta ordua oraindik ere zehaztu gabe dago.

Zorionak eta animo!!

 

Albiste gehiago