«Aramaixo herri eskola»

Bada denbora Aramaioko eskola komunitateak eskolaren izena aldatzeko prozesuari heldu ziona. Ibilbide parte hartzailea garatu ondoren, eskolako kide zein gainontzeko herritarrek beren hautaketa egin eta gero, “Aramaixo Herri Eskola” izena erabaki zen. Izen aldaketa gauzatzeko bide administratiboa ere burutu beharra zegoen eta honek izan du bere emaitza: urriak 23ko  Euskal Herriko Boletinean eskolaren izena aldatzeko onarpenaren ebazpena argitaratu zen. Beraz, dagoeneko, gure eskola Aramaixo Herri Eskola da!

Albiste gehiago →