Bertso bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: urtarrilaren 10era arte erosi ahal izango dira. Lau elkartetan otordu bana eskainiko da eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira.

Gaur bertan jarri dira salgai Bertso Eguneko bazkarirako txartelak. Aramaion ospatuko dugu datorren hau, urtarrilaren 18an, eta bertso bazkaria izango da egitarauko plater nagusia. Lau otordu izango ditu aukeran zaleakNerea Elustondo eta Unai Iturriaga izango dira Ehiztari txokoan; Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe Izarra elkartean; Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso izango dira Uribarriko elkartean; eta Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre Zabolako elkartean. Txartelak eskuragai daude urtarrilaren 10era arte www.bertsosarrerak.eus atarian, 20 euroren truke.

Uribarriko eta Zabolako elkarteetara joateko autobusa egokituko du elkarteak herrigunetik, goizeko saioa amaitzen den lekutik -lehenerako 14:30ean, eta bigarrenerako 14:45ean-. Izan ere, bertso bazkarien aurretik, 12:30ean, bertso ibilbide gidatua egingo dugu Aramaioko kaleetan zehar. Gidari lanetan izango ditugu Andoni EgañaAne ZuazubiskarIrati MajueloJokin UrangaMartin AbarrategiOihana BartraOihana IguaranSustrai Colina eta Xabi Igoa.

Bazkariaren ondotik, arratsaldean festa luzatu nahi duenak izango du aukera, Urola erdiko trikitilariak batuko baitira 19:00etan. Are gehiago: lo egiten geratu nahi duenari tokia ere eskainiko zaio, eskaera egonez gero. Horretarako eman izena hemen, urtarrilaren 10a baino lehen.

Aramaioko Udalarekin eta Aramaioko bertso-eskolarekin antolatu dugu elkarlanean 2020ko Bertso Eguna, eta beste zenbait elkarteren laguntza ere izan dugu: Amillena Aramaioko turismo elkartea eta Iparra-Hegoa kasu, bazkariak hartuko dituzten elkarteez gainera.

Arabako Bertsozale Elkartearen batzarra

Hitzordua baliatuko dugu Arabako Bertsozale Elkartearen batzarra egiteko: 10:00etan izango da, Aramaioko udaletxean. Gainera, lehenago, Arabako Kuadrilla Artekoa ere aurkeztuko dugu, 9:00etan, toki berean.

Albiste gehiago