Aramaion MINTZALAGUN talde bat sortzeko deialdia
Herritar batzuk eskatuta, Aramaion mintzalagun talde bat sortzeko asmoa martxan jartzen ari gara. Mintzalagun-taldeak euskaraz aritzeko eta ahozko euskara lantzeko talde informalak dira: taldeak erabakitzen du elkartzeko maiztasuna (astean behin, bi astean behin…), lekua (taberna bat, mendi-buelta bat, paseo bat, kultur etxeko gela bat…) eta erritmoa. Behar den bakarra euskaraz hitz egiteko gogoa da.
Taldea osatzeko, hauen bila gabiltza:
Euskaraz aritu nahi dutenak: ikasleak, hitz egiteko ohitura gutxi dutenak, ahozko euskara hobetu nahi dutenak…
- Euskaraz aritu nahi dutenei laguntzeko prest daudenak: euskaraz hitz egitera ohituta daudenak, bide-erakusle lana egiteko prest daudenak…
Animatzen bazara, idatzi mezu bat euskara@gorbeialdea.eus helbidera!
