Aramaion, Mendixolan dagoen Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentrua (IBZ)

Mendixolan udalak duen eraikina, Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentrua, IBZ bezala ezagutzen dena, dinamizatu eta indartu nahi du Aramaioko Udalak. Herrian lehen sektoreari edo orokorrean landa eremuari loturiko jardueren bilgune eta garapen gune izan behar du Mendixolako IBZ.

Eraikinaren 2. solairua lehen sektoreko jarduerentzako espazio administratibo moduan egokituko dugu. Batez ere, lehen sektoreko eragileek lan administratiboak garatzeko espazioa izango da: bilerak egiteko, esperientziak elkar trukatzeko, etb…

Deialdi honekin, Udalaren asmoa da herriko eragile ezberdinek IBZ eraikinean duten interesa jasotzea. Herriko eragile ezberdinen asmoak jasotakoan udalak beste fase bati ekingo dio. Interesa agertu dutenekin bildu eta elkarlanean eraikina dinamizatzeko faseari ekingo dio.

IBZ eraikina erabiltzeko beharra baduzu eman zure egitasmoaren berri Aramaioko udaletxean.

Egitasmoa modu honetan aurkeztu daiteke:

EPEA: 2024ko UZTAILAK 31 baino lehen.

Albiste gehiago →