Aramaion KORRIKArekin lotutako argazki-bilduma egiten ari gara!

Martxoaren 19tik 29ra egingo da Korrikaren 24. Edizioa. Aurten Aramaiotik igaroko ez den arren, aramaioarrok martxoaren 27ko gauean Landan lekukoa hartzeko aukera izango dugu. Aramaioko Korrika Batzordea hasia dago prestaketa-lanetan, laster argitaratuko dute martxoaren 27rako eta aurreko asteetarako antolatu dutenaren berri.

Horien artean, Korrikaren aurreko edizioetan Aramaion bizitakoa jasoko duen argazki-bilduma bat osatzeko asmoa dago. Deialdia egin dute aramaioarrek etxean dituzten argazkiak bildu, eta martxoaren 13a baino lehen txirritola@gmail.com helbidera bidaltzeko. Horrekin argazki-muntaia bat egingo dute, martxoaren 27ko egitarauaren barruan emateko.

Albiste gehiago →