Aramaion jokatuko da Arabako eskolarteko bertso txapelketaren finala, larunbatean
Badator azken urteotan ohikoa bihurtu den zita: larunbat honetan (maiatzak 23) jokatuko da Aramaioko Kultur Etxean, 19:00etan, 14 eta 18 urte artekoen Arabako eskolarteko bertso txapelketaren finala.
Seikote honek hartuko du parte (tartean, bi aramaioarrek):
- Anitz Abarrategi
- Jokin Onaindia
- June Astegieta
- Maia Ortiz de Zarate
- Oinatz Basabea
- Urko Lafuente
Txapeldunak eta txapeldunordeak Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute, ekainaren 14an.
Informazio gehiago, Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean.
