Aramaion hondakin organikoa kudeatzeko estrategia adosteko bilera irekia
Duela hilabete batzuetatik hona, Gorbeialdeko Kuadrillak bere gain hartu du Kuadrillako udalerri guztietako hondakinen bilketa zerbitzua kudeatzeko ardura.
Hondakinen gaikako bilketaren eta birziklapenaren arloan ezarritako erronkak eta helburuak kontuan hartuta, Aramaioko Udalak Kuadrilla mailan sortu den lan-taldean parte hartzen du, garatu beharreko estrategia edo ibilbide-orria zehazteko.
Arlo horretan, garrantzi berezia du hondakin organikoak (biohondakinak) biltzeak eta kudeatzeak, eta, horregatik, gaian aditua den aholkulari batekin lankidetzan aritu gara «Gorbeialdean biohondakinak kudeatzeko aurretiazko azterketa» egiteko.
Azterlan honen lehen zirriborro bat dago, eta, beraz, bilera ireki bat egitea planteatzen da, azterlan honetan planteatutako proposamena kontrastatzeko eta egokitzat jotzen diren aldaketak eta/edo ekarpenak egin ahal izateko.
Horretarako, bilera hau deitu da:
Eguna: Ekainak 12
Ordua: 19.00h
Lekua: Sastiña
Bileraren helburu nagusia: Biohondakinen kudeaketarako plangintza dokumentuaren aurkezpena eta kontrastea Aramaioko herritar eta eragileekin.
Hondakinen kudeaketa egokia egitea guztion ardura da, beraz, bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.