Aramaioko udalak pertsonen aurkako pintadak salatu nahi ditu

Aramaioko Udalak publikoki salatu nahi ditu azkenaldian herrian agertu diren pintadak, pertsona jakin batzuk zuzenean aipatuta.


Orain dela gutxi Kasatxon egindakoak salatu ziren moduan, pasa den astean herriko hormaren batean agertu zirenak ere salatu nahi ditu, modu berean.
Adierazpenerako eskubidea errespetatuz, inola ere ezin dira onartu pintada horiek, pertsona edo herriko familia baten aurka zuzenean bideratuta daudenak.

Elkarbizitzaren alde gauzak heldutasunez kudeatu behar dira.

Albiste gehiago →