Aramaioko udalak Osteta kaleko auzo konpostaje gunean hobekuntzak egin ditu

Gune honen erabilera dela eta hainbat hobekuntza egitea beharrezkoa ikusi da, besteak beste, konpostagailuen tapak aldatzea eta egituratzailea pilatzeko modulu berri eta handiago bat instalatzea. Hobekuntza hauekin gune honen funtzionamendu egokia mantentzea espero dugu Aramaioko udaletik, eta Aita Gabireleko gunearekin batera, hondakinen kudeaketa sistema jasangarri baten aldeko apustua sendotzea.

Osteta kaleko auzo konpostaje gunea 2015. urtean martxan jarri zen. Gunea egokitu, konpostagailuak instalatu eta ekimena herritarren artean zabaltzeko komunikazio kanpaina abiatu zen udaletik. Herriatarren erantzuna oso ona izan zen lehendabiziko momentutik eta 40 familia inguru hasi ziren etxeko hondar organikoak bertan konpostatzen.

Egindako estimazioen arabera, gune honetan urtean 5,1 Tn biohondakin kudeatzen dituzte parte hartzen duten herritarrek, udalak egiten duen mantentze eta jarraipen lanen laguntzarekin. Honek suposatzen du hondakin organiko hauek «errefuseko» kontenedorera botatzea ekiditzen dela, beraz, ingurumenaren eta ikuspegi sozial batetik alternatiba askoaz ere jasangarriagoa da auzo konpostajea. Hau da, azken finean ekonomia zirkularraren oinarria.

 

Albiste gehiago →