Aramaioko Udalak likidatu ditu udalekuek eragindako gastuak

Aramaioko Udalak, Osasun Sailaren erabakia eta Eudelek egindako gomendioak jarraituta, udalekuak eta Gazte Uda programa bertan behera utzi ondoren, harremanetan jarri da bi ekimen hauek martxan jartzeko kontratatutako enpresekin.

Adostutakoaren arabera, kontratu txikiak eten, kontratuak amaitu eta likidatu egin dira. Modu berean, egindako prestazioari dagokion prezioa ordainduko da eta kalte-galerak ere ordainduko dira, legeak zehazten duena jarraituta.

Kasu honetan, Ostadar eta Errez Kooperatiba Txikia izan dira kaltetuak. Modu berean, ezin ahaztu umeak eta gazteak, familiak, begiraleak, eta beste zerbitzu batzuk emateko adostu zirenak, esate baterako garraio zerbitzua emateko.

Albiste gehiago →