Aramaioko Udalak lan eskaintza atera du tekniko kudeatzailea kontratatzeko

Aramaioko Argindar Banatzailea enpresa publikoaren kudeaketa teknikoaz arduratzeko pertsona bat kontratatu nahi du Aramaioko Udalak. Aldi baterako ordezkapen bat da (bitarteko kontratu bat), lan jardun osokoa eta berehala hastekoa. Kontratazioa Lanbideren bidez egingo da (erreferentzia: 162023004772).

Honako hau da lanpostuaren deskribapena:

  • Enpresako kontabilitate orokorra, BEZa, PFEZa, kontuen itxiera eta auditoria, kontuen erregistro merkantila. Sektore elektrikoko zergak. Ordainketak eta fakturen kontabilitatea. Nominak.
  • Argindarraren fakturazioa. Inbertsioak.
  • Lan administratiboa. Kontratu aldaketak.
  • CNMC eta Ministerioko eskakizunak betetzea. Kuotak, likidazioak, inbertsio planak.
  • Komertzializatzeko lan administratiboak, bezeroei arreta.

Eskaerak aurkezteko EPEA: maiatzak 11

Ezinbesteko baldintzak:

  • Lizentziatura edo gradua.
  • Euskara C1 (3. HE).

Baloratuko dira:

  • Enpresako kontabilitate orokorra, BEZa, PFEZa.
  • Argindar sektorearen ezagutza.

Informazio zabalagoa.