Aramaioko Udalak lan eskaintza ireki du elektrikaria kontratatzeko

Aramaioko Argindar Banatzailea enpresa publikoaren kudeaketa teknikoak arduratzeko pertsona bat kontratatu nahi du Aramaioko Udalak.

  • Eskaerak aurkezteko EPEA: 2026ko apirilaren 15a (barne) lanbideren bitartez.

Horrez gain, pertsona honen funtzioak izango dira:

  • Udalaren sare elektrikoa mantentzea eta hobetzea
  • Larrialdiei eta matxurei aurre egitea
  • Erosketak eta aurrekontuak kudeatzea; eskaerak izapidetzea
  • Beste lanpostu batzuk ordezkatzea edo indartzea
  • Langileak hautatzeko prozesuan parte hartzea, hala behar denean.

Ezinbesteko baldintzak:

  • Elektrizitateko lehen mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokidea.
  • 2. HE, euskara (edo baliokidea)
  • B gidabaimena
  • Herri-administrazioetako langileen bateraezintasunei buruzko 53/1984 legean ezarritakoaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea.

Beste ezaugarriak:

  • Lanaldi osoko txanda-kontratua eskaintzen da.
  • Aurreikusitako laneratze-data: 2026ko maiatza

Interesa dutenek:

  • LANBIDEren bitartez eman beharko dute izena derrigorrez.
  • Eskaintzaren erregistroa: 162026003147

Oinarriak

Informazio gehiago: 

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=C&PM1=&PM2=ALL&PM6=aramaio

 

Albiste gehiago →