Aramaioko udalak auzolanerako deia egingo du laster

Azken aldian zuhaitzak eta zuhaixkak landatu dira auzolanean edo eskolako umeekin, eta oraingoan kiroldegiari tokatu zaio txanda. Iazko uda amaieran frontoi estalia margotzen aritu ginen eta oraingoan kiroldegiaren kanpoko paretak margotzea da asmoa.

Eskolak martxan duen aterpea txukuntzeko batzordeko kide batek egindako proposamen bat ere ari da aztertzen udala. Kiroldegiko atzeko pareta (egituratzailea eta konposta biltzen den gunera ematen duen aldea) graffiti edo arte adierazpen eremu librea izendatzea hain zuzen ere. Hau da, pareta horretan margoak egitea baimentzea. Aldi berean gogorarazi nahi da herriko edozein paretan margotzea ez dagoela baimenduta.

Albiste gehiago →