Aramaioko Udal Gobernuaren adierazpena parke eolikoa dela eta

«Ez Araba, ez Debagoienan, zein Euskal Herrian, deskarbonizaziorako eta energia berriztagarrien ekoizpenerako fundamentuzko estrategia edota lurralde plangintzarik ez dagoen bitartean, Aramaion parke eoliko berri baten egitasmoa egun batetik bestera agertu da agenda politikoaren eta mediatikoaren erdian. Eta beste behin, horrelakoetan ohi denez, herritarrei eta udalari iritzi bat eskatu zaigu egun batetik bestera.

 Lehen lerroko politikagintza eta komunikabideak titularren azkartasunean dantzan dabiltzala dakigun arren, uste dugu horrelako gai batek informazio kontrastatua eta hausnarketa kolektibo sakona behar dituela lehen boteko iritziak ematen hasi aurretik. Eta hori bideratzeko baldintzarik ez da egon orain arte behintzat.«

 

Irakurri adierazpen osoa hemen

Albiste gehiago