Aramaioko plaza itxita egongo da domekan

Gure Esku Dago elkarteak domekarako antolatu duen «Hamen erabagi, herrittarrok erabagi» ekitaldia dela eta, goiz partean plaza itxita egongo da, 11etatik eguerdiko 2etara.

Hauxe da deialdia:

Kartel orokorra

«Ekaiñaren 7xen, krisixei Euskal Herrittik eta danon artien erantzun biher dotsagule aldarrikatuko dogu HERRI ETA HIRIXETAKO PLAZETAN.

1 IDATZI zure aldarrixe kartoi-zati baten

2 ZABALDU sarietan #HemenErabaki #HerritarrokErabaki traol-berbakin

3 ERUEN herriko plazara domekan

Plazan, aldarrikapenakin erretratua atarako dotsuagu eta, ostien, kartoia jaso eta mosaiko bat osatuko dogu HEMEN ERABAKI, HERRITTARROK ERABAKI leluaren inguruen».

Albiste gehiago