Aramaioko narraztiak ezagutzeko irteera

Pasa den urrian sugeen inguruko hitzaldi bat izan genuen kultur etxean. Aranzadi Elkarteko Ander Izagirre Egañak luze eta zabal hitz egin zuen Aramaion aurkitu ditzakegun sugeen inguruan.
Hitzaldiari jarraipena emateko datorren ekainaren 14an txango bat egingo dugu, adituaren laguntzarekin sugeak topatzen saiatu eta hauen inguruan gehiago ikasteko.
Oinetakoak egokiak ekartzea gomendatzen dugu.

Albiste gehiago →