Aramaioko medikuaren oharra
Aitor Montes, Aramaioko medikuak honako ohar hau kaleratu du:
Pazienteen tratamendua errezeta elektronikoaren bitartez kudeatzen da. Presbide deitzen da aplikazio edo euskarri informatikoa.
Aplikazio horrek, urtean behin, edo agindutako tratamendua betetzen ez bada, eten egiten du preskripzioa.
Horregatik, sarritan jendea botikara joaten da eta ezin izaten ditu bere botikak jaso, eten egin delako.
Bizi dugun egoera kontuan hartuta, eta gure osasun sistema gehiago ez estutzeko, paziente guztien tratamendua eguneratzen saiatuko naiz gaur bertan. Banan-banan.
Denbora asko behar du, baina esan bezala gaur amaitzea espero dugu, zuen lasaitasunerako.
Eskertzekoa litzateke, aldi berean, senideek eta herritarrek adineko jendeari laguntzea; hau da, botikak etxera eramatea, ahal bada, eurak irten ez daitezen.
Aitor Montes, Aramaioko medikua. 01/489720
Honekin lotuta, gogorarazten dizuegu Aramaion herritarren sarea sortu dela, krisialdi egoera honetan laguntza behar duten pertsonak laguntzeko.