Aramaioko Lagunkoia taldeak apirilerako ibilaldia antolatu du
Aramaioko Lagunkoia taldeak apirilerako ibilaldia antolatu du.
Erretiratuta bazaude eta paseatzea gustoko baduzu, apirilaren 22an paseoan joateko aukera izango duzu.
Ibilaldia:
- Legutio-Larrabea-Legutio (7km)
Irteera Aramaioko autobus geltokian izango da goizeko 10:00etan.
Autobusa erabiliko denez, izena ematea ezinbestekoa da.
