Aramaioko jolas parkeak berriro erabiltzea baimentzen da

Izengabea

Covid19aren eraginez, legez jolas parkeak erabiltzeko debekua ezarri zen. Orain berriro irekitzen edo baimentzen dira. Ibarrako zein beste auzoetako jolas gune denetan Eusko Jaurlaritzak ezarritako legeak zeintzuk diren adieraziko dira eta zentzunaren barruan, COVID19arekin edo gabe, gune hauek nola erabili. Hauen zainketa guztion ardura baita eta umeei nagusiok erakusten edota bergogoratzen jarraitu beharko diegu.

Horretaz aparte, Ibarrako parkearen kasuan, harriz bete denez elementuen kutxa, guztion ardura da harriak kutxan bertan jolasteko direla jakitea eta umeei jakinaraztea; eta ez inguru guztian zehar sakabanatzeko eta dena hankaz gora uzteko.

Albiste gehiago →