Aramaioko Irakurle Klub Feminista

2024/2025 ikasturteko Irakurle Klub Feministan izen-emate epea irekita dago irailaren 20ra arte. Parte hartu nahi baduzu Berdintasun zerbitzura idatzi: berdintasuna@gorbeialdea.eus

Irakurle Kluba hilean behin batzen da irakurritako liburuaren inguruko eztabaidak eta hausnarketak konpartitzera. Taldearen dinamizatzailea Ainhoa Aldazabal da, Skolastikako kidea, Euskal Filologian diplomaduna, hezkidetzan formatutakoa eta Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista masterra egin du.

Irakurle Klubeko saioak ondorengoak izango dira, KZ gelan 18:00-20:00 ordutegian:

  • URRIAK 7
  • AZAROAK 4
  • ABENDUAK 2
  • URTARRILAK 20
  • OTSAILAK 17
  • MARTXOAK 17
  • APIRILAK 7
  • MAIATZAK 5
  • EKAINAK 2

Albiste gehiago →