Aramaioko inauteriak bihar ospatuko dira
Arratsaldez egingo da festa handia. 17:30etan hasiko da kalejira eta eguraldiak laguntzen badu, urtero bezala plazan egingo dira lehiaketa eta ondorengo festa.
Lehiaketan parte hartzeko deialdia ere ireki da eta otsailaren 25a bitartean dago irekita izen-ematea. Kultura etxean entregatu beharko da esku orria beteta edo bestela egunean bertan.
Hauek dira kontuan hartu beharreko irizpideak eta izango diren sariak: INAUTERIAK 2022
Eta tailerrak asteartean egingo dira, martxoaren 1ean.
Informazio gehiago: tailerrak