Aramaioko hiru talde Arabako Bertso Kuadrilla artekoan

Bat-bateko modalitatean Aramaioko hiru taldek hartuko dute parte: Izena pentsau bida, Tratamendurik gabeak eta Ibarrako periferiak. Joan den astean aurkeztu zuten Maeztun 2023ko Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketa, eta Arabako sei kuadrilletako 12 talde arituko dira bertsotan bat-bateko modalitatean.

Aramaion hiru saio jokatuko dira: otsailaren 4an saio bat eta otsailaren 10ean bi saio.

  • Otsailak 4 (20:00): Aramaioko plazako elkartean, Izena pentsau bida eta Tratamendurik gabeak
  • Otsailak 10 (22:30): Zabolan, Tratamendurik gabeak eta Aiaraldeko Altubepekoak
  • Otsailak 10 (19:30): Zabolan, Ibarrako periferiak eta Arabar Errioxako Txandrioak

 

Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea