Aramaioko euskararen egoerari buruzko galdetegia
Zer-nolako osasuna du euskarak Aramaion? Denok dakigu herri euskaldun baten bizi garela, baina egunerokoan nola bizi dugu gure hizkuntza aramaioarrok?
Galdetegi labur honen bidez, Udalak, Txirritola Euskara Elkarteak eta UEMAk, Aramaion euskarak bizi duen egoeraren argazkia egin nahi dugu. Horretarako, ezinbestekoa da herritarren iritzi eta bizipenak jasotzea, denon artean egingo dugun argazkia errealagoa izango baita.
Jasotako erantzunen ondorioak eta bestelako zenbait datu apirilaren 15ean eta 22an (18:00-20:00) egingo ditugun saioetan aurkeztu eta aztertuko ditugu. Egoerari buruz hitz egin eta ekarpenak jasotzeko saioak izango dira.
