Eta zuek hartuko duzue parte Euskaraldian?

Aramaioko hainbat entitate animatu dira eta aurtengo Euskaraldian hartuko dute parte: San Martin eskola, guraso elkartea, Txirritola euskara elkartea, Alaiak jubilatuen taldea, bertso eskola, Papargorri abesbatza, musika irakasleak, Kintelena… Eta zuk hartuko duzu parte?

Aurtengo protagonistak: entitateak eta norbanakoak

Bi protagonista izango ditu aurtengo Euskaraldiak:

  • Entitateak: bideoan agertzen direnak, besteak beste: udala, eskola, herriko elkarteak, establezimenduak…
  • Norbanakoak: ahobizi edo belarriprest bezala.

 

Epea irekita dago:

  • Entitateek irailaren 27a bitartean izango dute aukera izena emateko.
  • Norbanakoek irailaren 24tik aurrera izango dute aukera izena emateko. Aurreko edizioan parte hartu genuenok emaila jasoko dugu zuzenean izen-ematea berresteko.

 

Albiste gehiago →