Aramaioko Euskaraldia antolatzeko bilera irekia
Aurten egingo da Euskaraldiaren edizio berria, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Eta aurten protagonista izango dira entitateak eta norbanakoak (belarriprest eta ahobizi).
Hori dela eta, Aramaion zer egin eta nola aztertu nahi dugu zuekin, elkarrekin adosteko eta benetan eraginkorra izango den Euskaraldia antolatzeko.
Bilera datorren irailaren 16an egingo dugu udaletxean, arratsaldeko 18:00etan, pleno aretoan (behar besteko distantzia gordeta).
Eta gai zerrenda hauxe izango da:
- Aurkezpen orokorra: aurtengo Euskaraldiaren ezaugarri nagusiak gogoratu.
- Kontuan hartu beharreko datuak: epeak, funtzionatzeko irizpideak…
- Aramaioko Euskaraldia:
-
- Herriko entitateak zeintzuk diren eta nola animatu parte hartzera.
- Herriko norbanakoak nola aktibatu, parte hartzera animatu.
- Beste ekintzaren bat egitea aztertu.
- Beste batzuk: materiala…
Herritarren laguntza ezinbestekoa da!