Aramaioko erreka garbitzeko auzolan deialdia
Aramaioko erreka garbitzeko auzolan deialdia 10:30 etan plazan izango da.
Ondoren mokadutxo bat egiteko aukera ere egongo delarik.
«Debagoienako errekak bizi auzolanean» taldeak antolatuta,udaletxe eta Orixol mendi elkartekoekin elkarlanean.
Eskolako umeak ere ekintza honekin bat egin eta ostiral goiza errekako zikinkeriak jasotzen emango dute.
Eguraldi aproposa datorrenez,parte hartzera gonbidatzen zaituztegu,ume, nerabe, gazte zein helduren laguntza eskertzen da.
