Aramaioko elkarrizketa gehiago ikusgai ahotsak.eus webgunea

Aramaioko Udalak eta Badihardugu elkarteak ahalegin berezia egin dute aurten Aramaioko nagusien elkarrizketa berriak publikatzeko www.ahotsak.eus webgunean eta dagoeneko ikusgai daude!

Batzuk audio formatoa dute eta pasartea entzuan ahal da eta beste batzuk bideoa dute eta pertsona ere ikusi daiteke.

Hauek dira burutu ditugun lanak:
– Audio eta bideo-pasarteak editatu eta sareratzea: lehendik kodifikatuta baina sareratu gabe zeuden pasarteak webgunerako prestatu eta sareratu ditugu, 369 pasarte, hain zuzen ere (251 bideo eta 118 audio-pasarte).
– Gaur egun, 110 hizlari daude katalogatuta 130 zintatan. Gaika sailkatutako 1.228 pasarte erakusten ditugu webgunean (143 audio-pasarte eta 1.043 bideo-pasarte). Jasotako ondarearen lagin bat baino ez dago landuta eta sarean ikusgai, herritarrentzat erabilgarri eta gozagarri (estatistika). Gure nahia proiektu honen lanketarekin jarraitzea litzateke eta Udalaren babesarekin, aurrera egin dezakegu.

Aurten, proiektu honen aurrekontua 3.616 eurokoa izan da.

Kontsultatu: https://ahotsak.eus/aramaio/

 

 

Albiste gehiago →