Aramaioko ehiza kotoaren berritzea
Aramaioko Udalak ehiza-barrutia (kotoa) berritu behar du eta lur zati guztiak sartuko dira, nola publikoak hala pribatuak, eta horren berri eman da Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean 2026ko ekainaren 15ean argitaratutako iragarkian, eragindako lursailen jabeek baimena eman ahal izateko; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ehizari buruzko martxoaren 17ko 2/2011 Legeak 21. artikuluan aipatzen duen baimena eman ahal izateko.
Ulertuko da isil bidezko baimena ematen dutela iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera, hamabost egun balioduneko epean, kontrakoa adierazteko idazkirik aurkezten ez dutenek, eta Udalak baimena izango du ezarritako epean desadostasunik azaldu ez duten jabeen lur zati edo finka guztiak ehiza esparruan sartzeko.
Beraz, Aramaion lurzatiren bat baduzu eta ehiza-barrutitik (kototik) kanpo utzi nahi baduzu, horren berri emanez idatzia aurkeztu behar duzu Aramaioko Udalean 2026ko EKAINAREN 15etik UZTAILAREN 3ra bitartean (biak barne).